Tartana apirilaren 2tik aurrera erabilgarri egotea aurrikusi dute. Lanak faseka egingo dituzte, eta azken emaitza ona izan dadin eremua errespetatzera deitu du udalak. Hau da, unean-unean mugatuta dauden espazioetan baloirik ez jaustea edo eremua ez zapaltzea eskatu dute. Lanak amaituta, Larreako atletismo pistak 6 kale, lubaki bat eta luzera saltoko korridore bat ere izango ditu.