Zornotzako Udalak Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko epea zabaldu du gaur. Baliabide ekonomiko nahkorik ez duten herritarrek laguntzok baliatu ahalko dituzte gastu espezifiko, arrunt eta ezohikoei aurre egiteko. Adibidez, etxebizitzako gastuei (alokairua, kreditua, energia, uga, hondakinak...) edo arropa, elikadura, hezkuntza edo osasun-arreta gastuei aurre egiteko. Eskariak egiteko Herritarrentzako Arreta Zerbitzura jo behar da. Azaroaren 17ra arteko epea dago eskaria egin eta dokumentazioa aurkezteko.