Hiru erakusketa jasoko ditu Zelaieta Zentroak martxoan zehar

Anboto 2023ko mar. 6a, 07:57

'Mercedes, bakardade ikusezina', 'Azukrearen garratza', eta 'Kaligrama' izango dira martxoan zehar ikusi ahalko diren erakusketak. 

Hiru erakusketetako bik, gizartea gaur egun arduratzen duten gaietako bi jorratuko dituzte: bakardadea, eta amatasuna. Mercedes, bakardade ikusezina erakusketa hilaren 31ra bitartean egongo da ikusgai. Bakardadea du oinarrian erakusketak, eta Mercedes deituriko pieza protagonista; Ruben Orozco artista mexikarraren eskultura hiperrealista bat da Mercedes. Azukrearen garratza, ostera, Iñaki Mendizabalen argazki bilduma bat da; amatasunaren "ezkutuko aldea" jaso gura izan du Mendizabalek. "Amatasunaren bertsio ofiziala baino ez da jasotzen duguna eta amatasuna, familia-
albumetako argazkietan islatzen denaz haratago, kontu askoz ere konplexu, delikatu eta gorabeheratsua da", azaldu dute ohar baten bidez. Kaligrama erakusketa, ostera, martxoaren 13tik aurrera egongo da ikusgai. Liburutegiak antolaturiko ekimen baten emaitza da hau, eta bertan hitzak eta irudiak uztartuko dituzte, aukeratutako abestien bidez (euskarazkoak bakarrik), kaligramak osatu beharko dituztelako parte hartzaileek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!