Zornotzako Udalak Urgozo kiroldegi berra eraikitzeko obra esleitu du. Azpiegitura berria Betarraganen egongo da eta udalaren berbetan, "kirola eta aterpeko jarduerak egiteko erreferentziazko zentroa" izango da. Kiroldegia ikastetxeetako ikasleentzat, kirol klubentzat eta elkarteentzat izatea gura dute, eta Anartz Gandiaga Hirigintza zinegotziak azaldu du proiektua "guztien lankidetza sakonarekin" gauzatu dela. Obra 6.504.503 euroko aurrekontuagaz esleitu dute. Lanak egiteko epea 20 hilabete ingurukoa da. Azpiegitura berriak 3.574 metroko karratuko ekipamendua izango du, eta saskibaloi-kantxa 1.000 pertsona hartzeko harmailekin atondua egongo da. Kirolerako bakarrk barik, udal arduradunek funtzio anitzeko gunea izatea gura dute. Ekitaldi kultural eta sozioekonomikoak ere antolatu gura dituzte bertan. Kontzertuak eta azokak, adibidez.