Ogenbarrena eta Gudari kaleen arteko urbanizazio lanak amaitu dituzte

Anboto 2023ko ots. 27a, 16:04

Eremu horretan 78 aparkaleku gehiago egongo dira aurrerantzean. 43 Ixerango kalean eta 35 Gudari kalean.

Zornotzako Udalak amaitu ditu Ogenbarrena eta Gudari kaleetako urbanizatze lanak. Udalak "espaloiak zabaldu, oztopoak kendu eta ibilbideak lautu" ditu "oinezkoen mugikortasuna hobetu eta erraztu" asmoz. Eremu horretan landare eta zuhaitzak ipintzeaz gainera, argiteria eta saneamendu lanak ere egin dituzte. Anartz Gandiaga Hirigintza zinegotziak azpimarratu du eremu biek "hiri kohesioa" dutela orain. Lanek 1.824.000 euroko inbertsioa izan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!