Ibilian Ezagutu egitasmoaren txango-sorta berria Arratia aldean egingo dute, bertatik bertara dagoen eskualdea izan arren, oharkabean pasa daitezkeen hainbat sekretu gordetzen dituelako. Gorbeia mendiaren handitasuna eta haren inguruko tontorrak, ur-jauziak, bide ezkutu eta bakartiak, zein Belatxikieta ingurua ezagutuko dituzte. Txango guztiek irteera leku eta ordu zehatza daukate. Guztiak abiatuko dira Nafarroa zentrotik goizeko 8:00etan. Honako hau izango da aurreikusitako txango sorta:
- Martxoak 18. Zornotza eta Igorre arteko ibilbidea. Zailtasun ertaineko 14 kilometro. Arratiako lurretara ailegatu aurretik, ibiltariek Belatxikieta ingurua igaroko dute.
- Martxoak 25. Igorre eta Zeanuri lotuko dituzte zailtasun ertaineko 25 kilometro eginda. Arratiako herriburutik abiatuta hegoaldera egingo dute, Gorbeiaren handitasunaz gozatzeko.
- Maiatzak 6. Zeanuri eta Artea lotuko dituzte zailtasun ertaineko 14 kilometro eginda. Ibilbidean zehar, basoak, landak, ur-jauziak eta ibilbide bakartiak igarota.
- Maiatzak 13. Azken txangoan Igorre eta Zornotza lotuko dituzte zailtasun ertain-zaileko 16 kilometro eginda. Mendi tontor esanguratsuenak zapalduta, Zornotzan sartuko dira ibiltariak.
Txangoetan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik. Interesdunek Zelaieta zentrora beharko dute txango bakoitzaren aurreko azken osteguna baino lehen. Prezioa 8 eurokoa da txango bakoitzeko. Beharrezkoa da Ametx txartela aurkeztea.