[ARGAZKI GALERIA] Lupetz artean harrapatuta geldituriko zaldia erreskatatu dute Zornotzan

Anboto 2023ko ots. 17a, 08:38

Erreskatea atzo izan zen. Suhiltzaileek garabi batekin atera zuten animalia. 

Iurretako suhiltzaileek ezohiko esku hartze bat egin behar izan zuten atzo Zornotzan. Lupetz artean harrapatuta geraturiko zaldia erreskatatu behar izan zuten. Lupetz artera ura bota zuten lehenik. Gero garabi batekin tiraka atera behar izan zuten zaldia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!