Umeak jaiotzeagatiko eta adopzioan hartzeagatiko diru laguntzak prest Zornotzan

Anboto 2023ko ots. 15a, 09:17

Zornotzako Udalak diruz lagunduko ditu iazko urriaren 30etik aurtengo azaroaren 23ra bitartean udalerrian jaiotzen edo adopzioan hartzen diren umeen gurasoak. 50.000 euroko diru poltsa prestatu du. 

Neurri honekin, udalak helburu bi markatu ditu: familiei gastuekin laguntzea, eta egin beharreko erosketak herriko merkataritza establezimenduetara bideratzea. Hain zuzen ere, familiek herriko denda txikietan egin beharko dituzte erosketak. Adibidez, botiketan, umeentzako arropa dendetan, etxerako artikuluen edo umeentzako osagarrien dendetan, elikagai eta higiene dendetan. Jaiotza edo adopzio anizkoitzen kasuan, udalak 400 eurora arteko laguntza emango du ume bakoitzeko. Era berean, udalak argitu du laguntza ezingo dela umea zaintzeko langileak kontratatzera bideratu. Interesdunek laguntza eskatzeko aukera zabalik dute Herritarrentzako Arreta zentroan edo www.amorebieta-etxano.eus atarian. Umea jaiotzen denetik edo adopzioa ebazten den datatik hiru hilabeteko epea izango dute eskariak egiteko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!