Zabalik dago emakume nekazari eta artisauen azokan izena emateko epea

Anboto 2023ko ots. 9a, 19:00

Azokak 25 urte beteko ditu aurten. Martxoaren 11n egingo da Zelaieta parkean.

Zornotzako Udalak zabaldu du Euskal Herriko emakume nekazari eta artisauen azokan izena emateko epea. Izan gazta, ogia, gozogintza, marmeladak, fruta, barazkiak, arropa zein osagarriak, denerik egongo da martxoaren 11n, Zelaieta parkean. Bertan karpa bat, 18 postu eta txosna bat egongo dira. Azokaren ordutegia 10:00etatik 15:00etara bitartekoa izango da eta ekoizle bakoitzak mahai bi izango ditu bere produktuak erakusteko.  Bertan izena eman gura duten emakumeek otsailaren 20ra arteko epea dute eskaria erregistratzeko. Udaleko web orrian, 688809818 edo 946300769 telefonoetan edo berdintasuna@amorebieta.eus helbidean egin beharko dute eskaria. Udalak otsailaren 21etik aurrera jakinaraziko die onuradunei, postua ipintzeko aukerarik duten ala ez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!