[EGITARAUA]: Perubele, erromeria, DJ eta dantzekin lagunduta egongo da Zornotzako inauterietan

Anboto 2023ko otsailaren 8a

Otsailaren 17tik 21era inauteriak ospatuko dituzte Zornotzan. Perubele pertsonaiak barikuan irtengo du kalera, Udazken taldeko gaiteroak lagun. Triki Piu Pand, DJ Party & Tiza eta Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak batu dira egitaraura, besteak beste.

EGITARAUA

Otsailak 17, barikua

  • 17:00 / 18:00 / 19:00 Ludoteka. Perubeleren eskulan tailerra. Izen-ematea: Gazte Informazio Bulegoa.
  • 19:00 Perubeleren aurkezpena Zelaietatik Zubiondora, Udazken taldeko gaiteroekin.
  • 19:30 Sagardoa eta txorizoa Zubiondo parkeko karpan.
  • 20:00 Erromeria Gora Herria taldearen eskutik. Zubiondo parkeko karpa.

Otsailak 18, zapatua

  • 12:30 Inauteri dantzak Uribarri dantza taldeagaz. Herriko plaza.
  • 18:30 Gari, Montxo eta Joselontxoren ikuskizuna umeentzat. Zubiondo parkeko karpa.
  • 19:00 Triki Piu Pand taldeak herriko kalerak girotuko ditu.
  • 20:00 DJ Party & Tiza Zubiondo parkean.

Otsailak 21, martitzena

  • 17:00 Ludoteka: Photocall Polaroid eta Instagram mozorro lehiaketa.
  • 17:00 DJ Txurru Zubiondo parkeko karpan.
  • 19:00 Perubeleren agurra, Udazken taldeko gaiteroekin eta dantza bertikala egiten duen Zinbulu taldearekin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!