Armendola elkarteak Santa Ageda koplak abestera deitu ditu zornotzarrak

Anboto 2023ko ots. 1a, 13:20

Zapatuan egingo dute kopla kantaldia. Herritarrak baserritarrez jantzita irten eta 14:00etan udal plazan batzera deitu dituzte. Abesbatza bakoitzak bere koplak abestuko ditu eta bukaeran pintxoak eta ardoa izango dituzte.

Armendola kultur elkarteak deituta, zornotzarrek Santa Ageda koplak abestera irtengo dute otsailaren 4an. Hitzordua 14:00etarako ipini dute. Izan herritar zein Zornotzako abesbatzaren bateko kide, Armendolak denak gonbidatu ditu egitasmoan parte hartzera. Ekitaldia udal plazan egingo dute. Bertan batuko dira denak, eta Santa Ageda koplak abesteari ekingo diote taldeka. Bukaeran denek batera abestuko dute. Armendolak baserritarrez janztera gonbidatu ditu herritarrak. Kantaldiaren ostean kopautxoa egingo dute. Pintxoak eta ardoa izango dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!