Jauregibarriako txintxaun berriak, umeak hartzeko prest

Anboto 2023ko urt. 30a, 11:51

Jolas parkea izen bereko baserriaren ondoan ipini dute. Bestalde, Zelaietako jolas parkea estaltzeko lanak martxan daude.

Zornotzako Udalak hainbat jarduera egin ditu umeen txintxaunetan. Jauregibarrian, adibidez, parke berri bat ipini dute. 40.000 euro baliatuta egin dituzte lanak. Bestalde, Zelaieta parkeko jolasgunea estaltzeko lanak ere martxan daude. Udalak laukizuzen formako aterpea ipiniko du bertan, 610 metro karratuko azalera hartuko duena. Horrez gainera, perimetroan polikarbonatozko itxitura bat ezarriko dute ura albotik sartzea ekiditeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!