450 eguzki plaka ipiniko dituzte Larrea eskolako eraikin bietan eta Larreako kiroldegian

Anboto 2023ko urt. 27a, 09:45

Zornotzako Udalak 240.000 euroko inbertsioa egingo du hiru instalazioetarako. Urte honen erdialdean instalatu gura dituzte plakak.

Larrea eskola, Larrea haurreskola eta Larrea kiroldegia eguzki energiari eskerrak hornituko dira etorkizunean. Zornotzako Udalak 450 eguzki plaka ipiniko ditu eraikinotan. 72 Larreako eskoletan, 144 Luis Urrengoetxea kaleko haurreskolan eta beste 234 Larreako kiroldegian. Moduluek sorturiko elektrizitatea eraikin bakoitza hornitzeko izango da, baina soberakinik balego, proiektuek aukera eskainiko dute elektrizitate indarra beste udal eraikin batzuetara bideratzeko. Juan Mari Ugalde Iraunkortasun eta Zerbitzu zinegotziak azaldu duenez, hiru eraikinek "sabai handi zuzenak dituzte, instalazio mota horretarako egokiak". Horregatik erabaki dute, hain zuzen, plaken instalazioa hiru eraikinotatik hastea. 

Aurreikuspenen arabera, 450 moduluei eskerrak, 227.880 kilowattio ordu energia sortuko da era jasangarrian. Zornotzako Udalak 240.000 euroko inbertsioa egingo du eguzki plakak instalatzeko. Obrak urtearen erdialdean hasi gura dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!