Amorebonoek 620.000 euroko eragin ekonomikoa utzi zuten iaz

Anboto 2023ko urt. 24a, 13:00

irkulazioan ipini ziren 32.000 bonuetatik 30.900 baino gehiago trukatu ziren Zornotzako komertzioetan, %96,5 inguru.

Amorebonoen iazko kanpaina abenduaren 15ean amaitu zen eta Udalak balantzea egin du. Zirkulazioan ipini ziren 32.000 bonuetatik 30.900 baino gehiago trukatu ziren Zornotzako komertzioetan, %96,5 inguru. Hori kontuan hartuta, Udalaren kalkuluen arabera, kanpainak 620.000 euroko eragin ekonomikoa utzi du establezimenduetan. Udalak herritarren erantzuna txalotu du, tokiko dendetan eta ostalaritza establezimenduetan Amorebonoak trukatzeagatik. Esti Martiartu Sustapen Ekonomikoko eta Enplegu zinegotziak azaldu du udalak "tinko" eusten diola tokiko merkataritza biziberritzeko konpromisoari. 2023ko kanpaina, adibidez, ate-joka dator. Merkatariek eta ostalariek "laster" eman ahalko dute izena aurtengo kanpainan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!