Komun publiko bi ipiniko dituzte Zornotzan

Anboto 2023ko urt. 16a, 13:59
Antzera bateko komunak ipiniko dituzte Zornotzan.

Gure Kirolak gunean ipiniko dute bata, eta Zubietako bidegorrian, Tolsan inguruan, bigarrena. Udalak 187.000 euroko aurrekontua bideratuko du azpiegitura bietarako. 

Komunok desberdinak izango dira. Gure Kirolak eremuan ipiniko dutena erabilera mistoko kabina autogarbitzailea izango da, kanpoko pixatokia izango duena. Tolsan aldekoak, berriz, ez du kanpoko pixalekurik izango. Azpiegiturak altzairu herdolgaitzez eginikoak izango dira eta mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta egongo dira. Kabinek funtzionamendu automatikoa izango dute. Erabiltzaile bat barrura sartzen denean, atea automatikoki zarratuko da. Gela hutsik geratzean, kabina bere kabuz garbituko da. Prozesua amaitzean berriro ere egongo da erabilgarri. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!