Bolo-bolo zebilen albistea konfirmatu berri du Amorebieta futbol klubak: Julen Jon Guerrero Landabaso —Julen Guerrero jokalariaren semea— futbolariak Amorebietan jokatuko du denboraldi bukaerara arte Real Madrilek utzita, klub biek lortutako akordioaren ostean.
Zelai erdiko futbolari gazteak 18 urte ditu eta Malagaren harrobian hasi zuen bere kirol-ibilbidea. 2017-18an, gaztetxo mailan, heldu zen Real Madrilera, non pasa den denboraldian jubenil kategoriako Errege Kopa irabazi zuen. Aurtengo denboraldi hasieran jubenilen A taldean aritu da eta 16 partida ofizial jokatu ditu, 5 gol sartuz. Espainiako selekzioaren beheko kategorietan jokatu izan du.