Loraldia Eskolaren erakusketa ikusgai egongo da 14tik aurrera

Anboto 2023ko urt. 11a, 06:00

Erakusketa urtarrilaren 14tik 28ra bitartean egongo da ikusgai Zelaieta zentroan. Zornotzako Andra Mari Ikastolako HH5 urteko haurrek sortutako lanak egongo dira ikusgai. 

Ikasleek, Ttipia proiektuaren bitartez ezagutu dituzten lau artista plastikoren adierazpide artistikoan oinarrituta sortu dituzte lanak; Eider Eibar ilustratzailea, Ainhoa Ortells margolaria, Elenea Mendizabal eskultorea eta Eriz Moreno argazkilaria izan dira artista hauek. "Sentipenak adierazteko kulturak betetzen duen paperaz ohartu dira, baita erakargarritasun kulturalaren indarraz jabetu ere", azaldu dute Loraldia elkarteko kideek ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!