Nafarroa Zentroak jardunbide egokiaren aitorpena jaso du Aldundiaren eskutik

Anboto 2022ko abe. 27a, 15:57

Zentroak 'Orain ni' saria eskuratu du. Gorabide eta Argia Fundazioa izan dira saritutako beste erakundeak.

Zornotzako Nafarroa Zentroak jardunbide egokiaren aitortza jaso du Bizkaiko Foru Aldundiaren partetik. Aldundiak horrelako aitorpenak eskaintzen dituen lehenengo aldia da. Zentro zornotzarra 47 hautagaien artean nabarmendu da, Gorabiderekin eta Argia Fundazioarekin batera. Epaimahaia adinekoen, familien, profesionalen, adituen eta zerbitzu-hornitzaileen ordezkariek osatu dute. Nafarroa Zentroa arreta ereduagatik, pertsonak ardatz dituen eredua izategatik, zaintza-planagatik eta jarduera-planagatik saritu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!