Urgozo kiroldegia "saskibaloira bakarrik" mugatuko delakoan, Berezikoetxen "kiroldegi multi-funtzionala" egitea proposatu du EH Bilduk

Anboto 2022ko abe. 26a, 18:26

Urgozo kiroldegia eraikitzeko lizitazioa "atzeratzea" eskatu diote gobernu taldeari. 

Zornotzako EH Bilduk dioenez, Urgozo kiroldegi berriak "ez du herrian kirol instalazioekin dagoen arazoa konponduko, espazioak ez duelako saskibaloia ez den beste kirolik egin ahal izateko tokia eskainiko". Hori dela eta, azpiegitura berria eraikitzeko lizitazioa "atzeratzea" eskatu, eta "kiroldegi multi-funtzional bat" Berezikoetxen eraikitzea proposatu diote gobernu taldeari. EH Bilduren berbetan, kirolgune berria "kirol elkarteen eta herritarren iritziak, ekarpenak eta beharrizanak kontuan hartuta" eraiki behar da. Eta baldintza horiek beteko lituzke, beti ere EH Bilduren iritziz, Berezikoetxeko proposamenak. Koalizio subiranistak bere proposamena ezagutarazteko bideoa ipini du bere web orrian. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!