Behargin batek lan-istripua izan du Zornotzako Tolsan industrialdean

Anboto 2022ko abe. 13a, 09:20

Langilea kargaleku batetik behera jausi da. Usansoloko ospitalera eraman dute. 

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizeko 8:40 aldera lan-istripua gertatu da Zornotzan. Behargin bat kargaleku batetik behera jausi da. Ezbeharra Tolsan industrialdeko enpresa batean gertatu da. Anbulantzia batek Usansoloko ospitalera eraman du zauritutako behargina.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!