Guardia Zibilak 12 marihuana landaketa desegin ditu Bizkaian; euretako bat Zornotzan

Anboto 2022ko abe. 9a, 10:35

Jarduketa hauetan pertsona bat atxilotu dute eta beste 12 ikertzen ari dira. 

Guardia Zibilak 12 marihuana landaketa desegin ditu Bizkaian; euretako bat Zornotzan. Prentsa ohar bitartez jakitera eman dutenez, guztira  12 landaketa desegin dituzte Bizkaian eta 232 marihuana-landare aurkitu dituzte. Gainera, jarduketa hauetan pertsona bat atxilotu dutela eta beste 12 ikertzen ari direla azaldu dute. 

Bizkaiko ondorengo herri hauetan desegin dituzte marihuana landaketak: Zornotzan, Berriatuan, Erandion, Ibarrangelun, Ispasterren, Mendatan, Munitibarren eta Ondarroan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!