Gabonetako argien ordutegia murriztu dute Zornotzan

Anboto 2022ko abe. 6a, 08:38

Argiak goizaldeko 02:00etan amatatu barik gauerdian amatatuko dituzte. Argiak isiotzeko ekitaldia bihar egingo dute, plazan, 17:00etan. Zubiaur musika eskolako umeek eta Triki-Piu Pand taldeak parte hartuko dute.

Bestalde, bertaratzen denak txokolate bero bat hartu ahalko du Dendariak elkartearen eskutik. Udalak ordu bi laburtu du gabonetako argien ordutegia. Hau da, goizaldeko 02:00etan amatatu barik, aurten gauerdian amatatuko dituzte. Era berean, argiak "iraunkorrak eta eraginkorrak" direla jakinarazi du udalak. LED bonbillak dira, kontsumo elektrikoa murrizten laguntzeko.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!