Txurruskitos taldearen Arima bikiak lanak 500 euroko saria irabazi du. Ramen Crew taldeak, ostera, bigarren saria irabazi du Essentia lanagaz. Luciano Martinez kultura zinegotziak eskerrak eman gura izan dizkie parte hartzaileei. "Bi urteko etenaldiaren ostean, Zornotza zazpigarren artean murgildu da berriz ere. Eskerrak eman gura dizkiet lehiaketan parte hartu dutenei, beraien balioagatik eta dedikazinoagatik, eta zorionak istorio labur baina harrigarri hauek kontatzeagatik".
Era berean, Not in my town lehiaketako sari banaketa ere egin zen. 91 gaztek parte hartu zuten lehiaketa honetan.