Abenduaren 12ra bitartean egongo da ikusgai Zornotzan Bosteko 2022 erakusketa

Anboto 2022ko aza. 22a, 09:51

Bizi deitzen da aurtengo erakusketa ibiltaria, eta pinturaren, eskulturaren eta marrazkiaren bidez pentsamendu artistikoa hurbildu gura dizkio bisitariari. Erakusketa azaroaren 21etik abenduaren 12ra bitartean egongo da ikusgai Zornotzako Zelaieta zentroan. 

"Arkitektura da gure existentzia antolatu eta definitzen duen espazioen tresna. Praktika artistikoek, bestalde, leku horien esanahia aldatzen duten eragileen funtzioa bete dezakete, esperientzia berriak sortuz. Bizi erakusketak espazioaren eta pertsonen arteko topaketatik sortutako esperientzia bilatzen du", azaldu dute antolatzaileek ohar baten bidez. Izaskun Alonsok, Mikel Garatek eta Jorge Rubiok ondu dituzte erakusketa osatzen duten lanak. 

Bosteko erakusketa ibiltaria 1998. urtean hasi zen antolatzen, arte garaikidea Bizkaiko herrietara hurbiltzeko asmoagaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!