Lea-Artibaiko taldeak irabazi du Zornotzako finalaurrekoa

Anboto 2022ko aza. 22a, 09:34

Lea-Artibaiko eta Uribe Kostako taldeek abestu dute Bertsolari Gazteen XXX. BBK sariketako finalaurrekoan. Lea Artibai taldeak, beraz, abenduaren 1ean Bilboko BBK aretoan jokatuko den finalerako txartela lortu du. 

Lea-Artibaiko taldean Amaiur Galdosek, Ariane Sololuzek, Ziara Larrinagak, Enare Muniategik, Bittor Altubek eta Garazi Navarrok abestu dute; Uribe Kostakoan, ostera, Naroa Jaiok, Maialen Lagok, June Diazek, Peio Lagok, Peru Irastorzak eta Paule Loizagak. Bihar Barakaldon izango den beste finalaurrekoaren irabazlearekin egingo du bertsotan Lea-Artibaiko taldeak; Durangaldeko eta Uribe Butroeko taldeek kantatuko dute bigarren finalaurrekoan.

Saioko aurkezlea Xabier Irakulis izan da, eta epaimahaia Beñat Romerok, Juanjo Respaldizak eta Miriam Juaristik osatu dute. Ander Elortegik egin ditu idazkari lanak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!