Igogailu berriak erraztu egingo du behealdeko eta goialdeko auzoen arteko joan-etorriak. Azpiegitura nukleo bertikal batek eta pasabide horizontal batek osatzen dute. Eraikitze lanetan behealdeko eremua berdiseinatu eta arrapala atontzeko lanak egin dituzte. Anartz Gandiaga hirigintza zinegotziak azpimarratu duenez, udalak pausoak ematen jarraituko du Zornotza "oztopo arkitektonikorik bako herria izan dadin". Udalak 780.000 euroko inbertsioa egin du azpiegitura berriarentzat.