Azaroak 25

[EGITARAUA] Ihes gela, zineforuma eta emakume kirolariak Zornotzan, emakumeenganako indarkeriaren aurkako astean

Anboto 2022ko azaroaren 16a

Zornotzako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu Azaroaren 25erako, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako. Indarkeriaren "gaitzespen irmoa" adierazi du udalak, eta herriko talde feministek antolaturiko ekintzak babestu.

EGITARAUA

Azaroaren 12tik 19ra

  • 10:00 - 14:00 Tailerra: Elikadura kontzientea neska gazteentzat (16-20 urte), indarkeria sexistaren prebentziorako. Ez dago aldez aurretik lekua erreserbatu beharrik. Jardunaldiak Andra Mari elizaren ondoan egingo dituzte, garai bateko musika eskola zegoen lekuan.

Azaroak 16

  • 18:30 Berbaldia: Nola hitz egin gure seme-alabekin sexualitateari buruz? Ez dago aldez aurretik lekua erreserbatu beharrik. Zelaieta zentroan egingo dute.

Azaroak 19

  • 12:00 Bizarrurdinak. Maite Franko ipuin kontalaria. Zelaieta zentroko liburutegian.

Azaroak 25

  • 12:00 Elkarretaratzea eta erakunde adierazpenaren irakurketa udal plazan.
  • 20:00-21:15 Pronoia. Klown ikuskizuna Virginia Imazekin. Zornotza aretoa.
  • 21:00-22:30 Berdintasun Ihes Gela gazte txokoan.

Azaroak 26

  • Berdintasunaren inguruko eskulanak gazte txokoan.

Azaroak 29

  • 20:15-21:40 Hive filmaren proiekzioa Zornotza Aretoan. Zineforuma.

Azaroak 30

18:00 - 20:00 Zornotzako emakume kirolarien mahaingurua Zornotza Aretoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!