Zornotzak Euskadiko Irristaketa Artistikoko koparen zortzigarren edizioa hartu zuen domekan. Kategoria guztietako lehiak izan ziren Larreako kiroldegian, haur-kategoriatik hasita senior mailara arte, berdin gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Gizonezkoen haur kategorian Andoni Ibarra Muñoz zornotzarra izan zen garaile. Ez da irristatzaile zornotzarrak halako maila erakustaldia egiten duen lehen aldia. Maiatzean Euskadiko Txapelketa jokatu eta Espainiako Txapelketako txartela lortu zuen. Zortzigarren postua eskuratu zuen han, A Coruñan jokatutako txapelketan (Galizia).