Zornotzako Udalak herriko ondarea erakutsiko du monografiko berri batekin eta bisita gidatu batekin

Anboto 2022ko aza. 14a, 10:11

'Amorebieta-Etxano: Patrimonio, Arte e Historia' lana azaroaren 24an aurkeztuko da; bisita gidatua azaroaren 26an izango da.

Lanean hainbat adituk idatzi dute, besteak beste, J. M. Gonzalezek (La arquitectura residencial culta hasta medio del siglo XIX liburuaren egilea), Gorka Perez de la Peñak (El esplendor de la arquitectura contemporanea), Maria Romanok (Los caserios: el paisaje humanizado), Raquel Cillak (El patrimonio religioso) eta Iñigo Sarriugartek (Las esculturas públicas). Bisita gidaturako izena eman beharko da, azaroaren 17tik 24ra bitartean, Zelaieta zentroan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!