Master eta gazte mailakoen ziklo-krosa domekan, Zornotzan

Joseba Derteano 2022ko aza. 11a, 09:32

Argazkia: Berrizko ziklo-kroseko argazkia

Amorebieta txirrindulari elkarteak Zornotzako ziklo-krosaren edizio berri bat antolatu du astebururako.

Domekan master eta gazte mailetako lasterketak egongo dira Jauregibarrian. Kadeteak 10:00etan hasiko dira, gazteak 11:00etan, eta masterrak 12:00etan. Zornotzakoa Euskadiko txapelketaren barruko hirugarren proba izango da. Une honetan, mutilen junior mailan, Café Dromedario/Flotamet taldeko Oinatz Farelo abadiñarra bigarren tokian kokatuta dago liderrarengandik lau puntura; nesken kadete mailan, talde bereko Laida Hierro durangarra hirugarren dago. 

Aurreko egunean, zapatuan, eskola mailako gaztetxoek Txiki Kopako lasterketak izango dituzte. Lasterketa horiek 16:00etan hasiko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!