Zornotzako Udalak amaitutzat eman ditu pista berria eraikitzeko lanak. Pista berriak skate arloko modalitate nagusi biak lantzeko balioko du, street eta park modalitateak. Azpiegitura berritua aurrekoa baino zabalagoa da, inguruko berdegunearen zati bat hartzen du-eta. Guztira 270.000 euroko inbertsioa egin dute. Horrez gainera, udalak hobekuntza lanak egin ditu Zubiondo parkearen inguruan. Ingurunea "erosoagoa, irisgarriagoa eta seguruagoa" izatea gura du udalak. Zoladura eta hiri-altzari berriak ipini dituzte horretarako. Kasu honetan, udalak 130.000 euro inbertitu ditu.