[EGITARAUA]: Euskal Herriko Doinuak jaialdiaren bosgarren edizioa, asteburuan, Etxanon

Ekaitz Herrera 2022ko aza. 9a, 18:03
2019ko herri bazkaria. ETXANOKO AUZO ELKARTEA.

Mitologiak, sinesmenek eta magiak Etxano hartuko dute barikutik domekara. Bertako auzo elkarteak Euskal Herriko Doinuak jaialdiaren edizio berri bat antolatu du. Sendabelar tailerra, irrintzi-bira, trikitilariak, txalaparta, herri bazkaria eta erraldoien kalejira egingo dituzte.

EGITARAUA

Azaroak 11, barikua

  • 18:00 Irrintzi ikastaroa Amaia Gartziaren gidaritzapean.
  • 20:30 Folk emanaldia.
  • 21:00 Irrintzi-bira Etxanoko erraldoiek lagunduta, Dudean zehar.
  • 22:00 Soinutxikie taldearen erromeria.

Azaroak 12, zapatua

  • 11:00 Buruarinen tailerra.
  • 12:30 Ipuin kontaketa.
  • 14:30 Herri bazkaria. (Txartelak 650896312 whatsapp zenbakian eskuratu behar dira.10 euro umeak, 25 nagusiak).
  • 16:00 Kantaldia Enekoren eskutik.
  • 17:30 Dantza tailer gidatua Eingo taldeak eta Patxi Monterok gidatuta, ume eta gurasoentzat. 
  • 18:45 Txalaparta kontzertua Txotx taldearekin.
  • 20:00 Petrikillak antzerki tailerra, Mungiako Diz-diz antzerki konpainiaren eskutik. Gidoia eta zuzendaritza: Begoña Ausin.
  • 21:00 Dantza saio gidatua Eingo taldeak eta Patxi Monterok gidatuta, ume eta gurasoentzat.  

Azaroak 13, domeka

  • 10:00 Sendabelarrak ezagutzeko tailerra Mentxu Amunategirekin.
  • 13:00 Erraldoiekin kalejira. Zornotzako Udazken Barria Erraldoien Konpartsak, Etxanoko Erraldoi Txikien Konpartsak eta Bermeoko Konpartsa Izarra Erraldoi Txikik (KIETB) parte hartuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!