Urtebete joan da Zornotzako gazte mugimenduak Ogena auzoko fabrika bat, garai bateko Perforación SA okupatu eta bertan gaztetxea eratu zuenetik. Asteburu honetan ospatuko dute urteurrena eta egitaraua prestatu dute horretarako.
EGITARAUA (Azaroaren 12a)
- 12:00 Umeentzako tailerrak.
- 12:30 Gaztetxea ezagutzeko ate irekiak.
- 13:30 Pintxotrikipoteoa.
- 15:00 Bertso bazkaria Zornotzako bertso eskolako kideekin. (10 euro). Txartelak Txiri-txiri tabernan eta Amis jatetxeetan salgai azaroaren 8ra arte. Aukera beganoa ere egongo da.
- 17:30 Mozkor alaiak taldearen emanaldia.
- 21:00 Kontzertuak: Txapelpunk, Brigada suicida, Agur eta Global eletronika.
Gauean zehar ogitartekoak eskainiko dituzte eta goizaldean txokolatada.