Mikel Garitaonandiak zuzenduriko taldea gehiago izan zen, eta hirugarren laurdeko joko erauntsian (31-12) eta Alberto Cabreraren egun inspiratuan (26 puntu eta 39ko balorazioa) oinarritu zuen garaipena. Cabrerak, Lenovo Tenerife taldeak utzitako kanariarrak, hirugarren denboraldia du zornotzarrekin. Aipagarria da Charles Minlend-en ekarpena ere, 29 puntugaz. Kanpoko jokoa indartzeko asmoagaz ekarri dute 25 urteko kamerundarra. Orokorrean, Larreara joan ziren zaleek gozatua hartu zuten, etxeko taldeak alde handiagaz irabazteaz gainera 100 puntuko langa gainditzea lortu zuelako: 101-79.
Emakumeak, goian
Iaz Bizkaitik Euskadi mailara igo ostean, Zornotza Saskibaloi Taldeko emakumeak aurreikuspenak hobetzen dabiltza. Ez dira mailari eusteagaz bakarrik konformatzen, eta sailkapenaren goiko aldean daude, lau garaipen eta porrot bakarragaz. Zapatuan Unamuno liderra hartuko dute etxean. Bilboko taldeak jokaturiko bost partiduak irabazi ditu.