[EGITARAUA]: Kaos Etiliko, Reincidentes, Kittu eta sukalki txapelketa Luis Urrengoetxea kaleko jaietan

Ekaitz Herrera 2022ko azaroaren 3a

Asteburu honetan, jai giroak Zornotzako Luis Urrengoetxea kalea hartuko du. Bertako tabernariek hainbat ekitaldi antolatu dute.

LUIS URRENGOETXEA KALEKO JAIAK

Eguena, azaroak 3

  • 19:00 Jaien hasiera.
  • 19:00 - 21:00 Pintxo potea tabernetan.
  • 20:00 Zornotzako Otxotea, Lopena tabernatik hasita.

Barikua, azaroak 4

  • 19:00 Igel txapelketa. (Izen ematea: 2 euro). Far-farreko arkupean egingo dute. (Sariak: izen ematearen %70 lehenengoarentzat eta %30 bigarrenarentzat).
  • 20:00 Ostikda elektrotxarangaren kalejira Far-far tabernatik hasita.
  • 22:00 Mixerabliak taldearen kontzertua Euskal Herria plazan.

Zapatua, azaroak 5

  • 11:00 - 14:00 Umeentzako jokoak Euskal Herria plazan.
  • 12:00 Kittu taldearen kalejira Lopena tabernatik hasita.
  • 14:30 Sukalki txapelketako lapikoak entregatzeko ordua. 
  • 15:00 Sukalki txapelketako sari banaketa.
  • 18:00 Taberna ibiltaria Kalejoian.
  • 21:30 Kontzertuak Zelaieta parkeko karpa erraldoian: Kaos Etiliko eta Reincidentes.

Domeka, azaroak 6

  • 11:00 - 14:00 Umeentzako jokoak Euskal Herria plazan.
  • 12:00 Soinutxikie trikitilari taldearen kalejira tabernetan zehar.
  • 12:30 Giza proba "desafiyoa": Harriti neska proba taldea VS. Lutaber.
  • 15:00 Lutaber errifaren zozketa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!