Zornotzako Udalak Etxanoko frontoiko komuna eta aldagela berritzeko lanak hasi ditu asteon. Komuna irisgarri egin, dutxa egokitua instalatu eta aldagelaren banaketa berrituko dute. Horrez gainera, sarrera zabaldu eta umeentzako aldagailua izango duen komuna ipiniko dute konketa batekin. Teilatuari dagokionez ere, berrikuntzak egingo dituzte ur filtrazioak direla eta. Ur hotzaren eta ur beroaren hornidura berrituko dute termo elektriko batekin.