Bi eskaera egin ditzakete interesdunek, alde batetik, lanerako espazio bat eskatu dezakete; bestetik, herriko guneren batean beren lanak aurkezteko aukera edukitzea. Besteak beste, emakumeen eta euskararen presentzia indartu nahi ditu Zornotzako Udalak egitasmo honegaz.
Eskaerak abenduaren 1 aurretik eskatu ahalko dira, Zelaieta zentroan (08:30-21:30), edo zelaieta@amorebieta.eus helbidera idatzita. Bertan, proiektuaren deskribapen bat idatzi behar dute, lan-taldearen deskribapena, eta "proposamen ekonomikoa". Udalak abenduaren 15a aurretik erabakiko du irabazleak nortzuk izango diren.