Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 42 urteko gizonezko baten heriotza argitzeko ikerketa hasi du Zornotzan. Bariku arratsaldean gorpu bat topatu zuten udalerriko etxebizitza batean. Segurtasun Sailaren arabera, “etxebizitzako kideek” eman zuten gorpuaren berri. Ertzaintza eta Durangoko auzitegia batera dabiltza ikerketa egiten.