12.000 lagun baino gehiagok bisitatu dute Mangamore

Anboto 2022ko urr. 20a, 13:49

Mangaren eta animearen jaialdiaren 16. edizioa ospatu dute Zornotzan, joan den asteburuan. Bisitarien gehiengoa, %70a udalaren arabera, bizkaitarra izan dela azpimarratu du Zornotzako udalak. Guztira, 12.298 bisitari izan ditu jaialdiak. 

Zapatuan hurbildu zen jende gehien Zornotzara; izan ere, 7.200 lagun baino gehiago hurbildu ziren bost guneetara. Orokorrean, Artist Alleyak jaso dute bisita gehien, hala ere, tailerrek eta Cosplay eta Dance lehiaketak izan duten arrakasta azpimarratu gura izan dute. Horiez gainera, Megamax eta El Quinto Emperador youtuber ezagunen bisita jaso izana azpimarratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!