Zelaieta parkeko jolasgunea udaberrian estalita egotea aurreikusi dute

Anboto 2022ko urr. 17a, 12:42

Zornotzako Udalak lanak esleitu ditu 523.000 euroko aurrekontuagaz. Lanek lau hat hile iraungo dute, martxan ipintzen direnetik.

Teilatuak 610 metro karratuko azalera hartuko du. Aldapa-forma askotarikoak izango ditu, "mugimendu sentsazioa" sortzeko eta "ingurunean integratzeko". Horrez gainera, polikarbonatozko itxitura bat ere izango du perimetroan, euririk sartu ez dadin. Gainera, sarbide punturik esanguratsuenek Zelaieta zentroaren irudia mantenduko dute. Argiztapenari dagokionez, LED tirak ipiniko dituzte, jolasguneaz "neguko arratsalde luzeetan parkeaz gozatzeko". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!