El Cojo eta Singing Munch tabernak irabazle Zornotzako Jan Alai pintxo lehiaketan

Anboto 2022ko urr. 10a, 15:05

Aurtengo edizioko parte hartzaile batzuk, Venecia tabernako pintxoagaz.

Zerbitzari profesionalenaren saria Berezi kafetegiko Kontxi Iruarrizagak irabazi du.

Asteburuan Jan Alai pintxo lehiaketaren IX. edizioa jokatu da Zornotzan. 16 pintxo eta 16 taberna nor baino nor gehiago ibili dira. Pintxo berritzaileenaren saria El Cojo jatetxeak eskuratu du Txan-txan izeneko pintxoagatik. Establezimenduak 1.000 euro, txapela eta garaikurra eskuratu ditu. Singing Munch tabernako Singing Pork pintxoak, bestalde, pintxo herrikoiaren saria irabazi du. 1.000 euro, txapela eta garaikurra lortu ditu tabernak. Azkenik, zerbitzari profesionalenaren saria Kontxi Iruarrizagak irabazi du, Berezi kafetegiko zerbitzariak. 250 euro lortu ditu.

Esti Martiartu Enplegu eta Sustapen ekonomikorako zinegotzia "pozik" agertu zen atzoko sari banaketan. "Establezimenduek lan gogorra egin dute, pintxo berritzaileak eta kalitatezkoak eskaintzeko; zornotzarren erantzunare ere bikaina izan da beste urte batez, pintxoak probatuz eta epaia emanez", azaldu du. Udalak jakinarazi duenez aurten hirukoiztu egin da parte hartze txartelak bete dituztenen pertsona kopurua.  Zinegotziak eskerrak eman dizkie denei.

Epaimahairen arabera, pintxo berritzaileenen artean sailkaturiko lehenengo 10ak honako hauek dira:

  1. Singing
  2. Berezi 
  3. Batzokia
  4. Xiberu
  5. Hogan's
  6. Oasis
  7. Vintage
  8. Venecia
  9. El Cojo
  10. Autzagane

Era berean, Dendariak eta Iraunkor Jai Alai lehiaketaren sustatzaileek ere euren sariak eman zituzten; Dendariak elkarteak 25 hozkailu-musika zozkatu zituen eta Iraunkorrek hiru saski tokiko produktuekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!