Pump Track pistan trebatzeko ikastaroak eskainiko dituzte Zornotzan

Anboto 2022ko urr. 3a, 13:12

Hastapen maila eta maila aurreratua dutenenetzako ikastaroak izango dira. Urriaren 9an eskainiko dituzte, doan. 

Zornotzako Pump Track pista erabiltzen dutenek doako ikastaroa jaso ahalko dute urriaren 9an. Ikastaroak maila bitan bereizi dituzte: hastapen mailan eta maila aurreratuagoko saioan. Hastapen mailako ikastaroa 10:00etatik 12:15etara eskainiko dute. Bertan beroketa egokiak, oinarrizko mugimendu-patroiak eta jolasak landuko dituzte. Maila aurreratuagoko ikastaroa, berriz 12:30etatik 14:15etara eskainiko da. Beroketak, mugimendu-patroi aurreratuenak eta txanda kronometratuak landuko dituzte. Ikastarorako inskripzioa lotura honetan egin daiteke. Bertara joaterik ez dutenek QR kodeak izango dituzte totem edo plaka interaktiboetan, pistan bertan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!