Kafe-kapsulak birziklatzeko edukiontzia ipini dute Zelaieta zentroan

Anboto 2022ko ira. 27a, 10:10

Kapsulak zabortegian edo erraustegian amaitzea ekidin gura du udalak, modu horretan plastikoa, aluminioa eta material organikoa bereizita.

Zornotzako Udalak kafe-kapsulak batzeko edukiontzia ipini du Zelaieta zentroko sarreran. Edukiontzia materiak birziklatu eta birziklagarriz eginda dago. 7.500 kapsulaz eginda. Juan Mari Ugaldek, Jasangarritasun eta Zerbitzuetako zinegotziak, zehaztu duenez, “azterketek erakusten dute geroz eta kapsula gehiago erabiltzen ditugula gure etxeetan, eta, beraz, Udaletik haien kudeaketa egokia erraztu nahi dugu. Kapsula horiek guztiak zabortegira edo erraustegira joatetik, birziklatze planta batera eramango dira, plastikoa eta aluminioa, alde batetik, eta organikoa, bestetik, bereizten duten gune batera”. Zinegotziak gaineratu du hondakinak bereiztea "pauso txikia" dela "planetaren zaintzan aurrera egiteko". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!