Arabako Lautadako bazterrak ezagutzeko ibilaldi sorta antolatu dute Zornotzan

Anboto 2022ko ira. 23a, 06:30

Zornotzako Udalak Ibilian Ezagutu programaren edizio berri bat antolatu du. Zailtasun maila errazeko eta ertaineko bina ibilbide antolatu ditu. Ibilaldietan izena emateko epea zabalik dago Zelaietan zentroan.

IRTEERA BAKOITZAREN XEHETASUNAK

  • Urriaren 15a. Asparrena eta bere inguruak (7 kilometro). Zailtasun adetik erraza. Asparrenako udalerria osatzen duen herrietako batetik, Eginotik, hasiko dute orteera. Ibilbidea harizti eder eta garbietatik igaroko da.
  • Urriaren 22a. Aguraingo inguruak. Muniain-Muniain irteera egingo dute (11,5 kilometro). Agurain inguruko bazterrak zeharkatuko dituzte ehunka urtetako haritzen artean. 
  • Azaroaren 5a. Zalduondo eta bere inguruak. Maila ertaineko ibilbidea izango da (16 kilometro). Historiaz beteriko lur eremuak bisitatuko dituzte, garbi eta garden dauden parajeak zeharkatuta.
  • Azaroaren 12a. Zalduondo - Zegama zeharkaldia. Maila ertain-zaileko ibilbidea (17 kilometro). Mendizaleek aspaldiko galtzada, Barnealdeko Done Jakue Bidearen zati dena, zeharkatuko dute ehunka eta ehunka urtetan Konpostelarako erromesek egin bezala. 

Udalak jakinarazi duenez, posible da etaparen bateko ibilbidea egokitzea, horrekin ibibldea egokitzeko. Irteera ordua 08:00etan izango da txango guztietan, Nafarroa parkingetik. Irteera bakoitzeko prezioa 8 eurokoa da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!