Egitaraua arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara izango da. Honako elementu hauek egongo dira. Amorebieta Bizikletaz 2022 planari buruzko informazioa jasoko duen karpa, bizikleta trebetasunak ikasteko eta segurtasunez mugitzeko oztopo ginkana bat eta bost lagunek aldi berean gidatzeko Partybike bizikleta. Horrez gainera, 17: 30etan SOS Ama Lurra ipuin kontalaria egongo da umeentzat. Zornotzako Udalak "mugikortasun iraunkorraren aldeko apustu argia" berretsi du. Bizikleta bidezko mugikortasuna eta bide segurtasuna hobetzea markatu ditu norabide modura.