Gaur, 07:45 inguruan, furgoneta bat errepidetik irten da A-8 autopistan eta irauli egin da. Zornotza parean gertatu da eta Donostiarako noranzkoan. Denbora batez errei bat itxita egon da. Furgoneta erretiratu dute eta dagoeneko errei guztiak zabalik daude.
Istripuak zauritu bat eragin du. Furgonetaren gidaria Galdakaoko ospitalera eraman dute, Ertzaintzako iturrien arabera.