Larreako kirol jardueretan izena emateko epea zabaldu dute

Anboto 2022ko irailaren 1a

Zornotzako Udalak jakinarazi du ikastaroen ordainketak kreditu txartel bidez egin beharko direla izena ematerakoan.

Ikastaroak urrian hasi eta abenduan amaituko dira. Helduentzako ikastaroen artean honako hauek daude:

  • Mantentze-gimnasia (astelehen, eguazten eta barikuetan, 9.30ean)
  • Egokitze fisikoa (astelehen, eguazten eta barikuetan, 10.30ean)
  • G.A.Z. (martitzen eta eguenetan, 20.30ean edo astelehen eta eguaztenetan, 19.30ean);
  • Xunba (martitzen eta eguenetan, 19.30ean edo astelehen eta eguaztenetan, 20.15ean)
  • Pilates (martitzen eta eguenetan, 9.30ean edo 18.30ean, eta 18.30ean, astelehenetan);
  • Spinbike (martitzen eta eguenetan, 13.30ean, 19.15ean edo 20.15ean eta astelehen eta eguaztenetan, 19.00etan)
  • Aquagym (astearte eta ostegunetan, 13.15ean).

Igeriketa ikastaroak

Umeentzat eta helduentzat antolatu dituzte.

  • Helduen hastapen maila (astelehen, eguazten eta barikuetan, 20.45etik 21.30era)
  • Helduen hobekuntza maila (martitzen eta eguenetan, 20.00etatik 20.45era).
  • Umeen hastapen maila (astelehen, eguazten eta barikuetan, 17.45etik 18.30era)
  • Umeen hastapena I (marritzenetan eta eguenetan , 17.00-17.45 edo 17.45-18.30);
  • Umeen hastapena II (astelehen, eguazten eta barikuetan, 17.00-17.45 edo martitzen eta eguenetan, 18.30-
    19.15)
  • Umeen hobekuntza maila (astelehen, eguazten eta barikuetan, 18.30etik 19.15era).

Bestalde, zapatuetan eta domeketan eskaintzen diren ikastaroak ere aukeran egongo dira urriaren 1etik eta azaroaren 27ra arte, 4 ea 8 urte bitarteko umeentzatk. 4-6 urtekoentzat hastapena I, 9.15ean, 11.00etan edo 12.45ean; familiarizazioa 10.00etan edo 12.00etan eta hastapena II, 10.00etan; 5 eta 7 urteko haurrentzat, hobekuntza ikastaroa 12.45ean; 6-8 urtekoentzat hastapena II 12.00etan eta 7 eta 8 urtekoentzat, hobekuntzakoa, 11.00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!