Zornotzako Udalak Marabi eta Urgoitiko hornidura sare berriko lanak esleitu ditu

Anboto 2022ko abuztuaren 17a

Zornotzako Udalak Marabi eta Urgoiti auzoak edateko urez hornitzeko sare berria egiteko obrak esleitu berri ditu.

Gaur egun, bi auzoetara heltzen den ura ez da udalaren hornidura-sistema orokorretik heltzen eta horri irtenbidea jarri gura nahi diote.

Udalak jakitera eman duenez, 178.000 euro bideratuko ditu lan hauek egitera, eta 5 hilabeteko epean eginda egotea aurreikusten dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!