Erabili gabeko Amorebonoak ostera eskuratu ahalko dira astelehenetik aurrera

Anboto 2022ko uzt. 29a, 15:42
Amorebonoen aurkezpeneko argazkia.

Ekainaren 1ean 32.000 Amorebono jarri zituzten salgai; guztiak saldu ziren. Erabili ez direnak, berriro egongo dira eskuragarri astelehenetik aurrera.

“Garai zailak izaten ari dira, batetik pandemiaren ondorioz oraindik jasaten ari garen egoeragatik eta bestetik, bizitzen ari garen inflazioagatik. Amorebinoak herritarrentzako aurreztea eta merkataritza sektorearentzako eta tokiko ostalarientzako bultzada dakarte”, azaldu du Estibalitz Martiartu Ekonomi sustapeneko eta Enpleguko zinegotziak. Bonu berriek ere bi hilabeteko iraungitze data izango dute.  
Amorebono 2022 kanpaina abenduaren 15ean amaituko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!