Giro paregabea Zornotzako marmitako lehiaketan

Anboto 2022ko uzt. 23a, 16:51

Zornotzarrak jai giroan murgilduta daude egunotan. Gaur kuadrilen eguna dute eta urteko hitzordurik garrantzitsuenetako bat ere bai: marmitako txapelketa. Giro ezin hobea izan dute Zubiondo parkean goiz guztian zehar. 

Arratsaldean Gozategi taldeak berotuko du jai giroa eta, gauean, Romea eta Merina Gris taldeek eskainiko dute kontzertua. Uztailaren 27ra bitartean jarraituko du jai giroak Zornotzan. Prestatutako jai egitaraua kontsultatu gura duenak horretarako aukera du hemen klikatuta.

(Argazkien egilea: Unai Olaso)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!